TALKS

Asmoz Fundazioak hainbat hitzaldi eta sinposio antolatu nahi ditu proiektu artistikoen komunikazio digitala hobetzeko, artearen eta kultura garaikidearen profesionalei zuzenduta. Teknologia arte garaikidearen ekosistemara hurbiltzean sakonduko da, baita Internetek ingurune fisiko eta birtualean duen eraginean ere. Maite Alonsok koordinatuta, kultur sektoreko eta berrikuntza digitaleko profesionalek osatzen dute ARTFORMERS Talks Program topaketa.