GURI BURUZ

ASMOZ irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, 2002an sortutakoa. Gure jarduera nagusia da punta-puntako profesionalek tutorizatutako kalitatezko online ikastaroak prestatu eta eskaintzea. Kultura, gizarte eta hezkuntza gaietan oinarritutako prestakuntza eskaintzen dugu; enpresa munduko, administrazio publikoko eta hiritar guztien beharrak asetzeko. Jakiteak libreak eta hobeak egiten gaitu. Konbentzituta gaude.

Kultura, enpresa eta hezkuntza munduko profesionalei zuzendutako kalitatezko prestakuntza eskaintzen dugu teknologia eta metodologia berriak erabiliz. Teknologia eta metodologia berrietan oinarrituta, gure hezkuntza eredua elkarlanean oinarritzen da. Unibertsitate eta erakunde ezberdinekin batera hainbat ikastaro eta egitasmo plazaratzen ditugu. Punta-puntako irakasle eta profesionalekin aritzen gara lanean.

MAITE ALONSO (Donostia, 1981) zinema proiektuen komisario eta zuzendaria da. 2018an Zine-Lab sortu zuen, zinema independentea sortzeko/ekoizteko/esperimentatzeko eta proiektatzeko laborategi bat, Euskal Herriko artista eta zinemagileek autogestionatua. Azpi Kultur Elkarteko kidea, gaur egungo praktika artistikoak ekoiztera zein zabaltzera bideratutako elkarbizitza. Ikus Zinema plataformaren sortzaile eta koordinatzailea ere bada. Euskal Herriko zinema/ikus-entzunezkoak ikusteko eta egiteko plataformarena. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Hospitality Suite Komisariotza eta Bitartekaritza Programa koordinatzen du, hezkuntza-teorietan eta eredu pedagogiko kolektiboetan oinarrituta eta ikerketa parte-hartzaileko jarduera eta praktiketan oinarrituta.