HIZLARIAK

 

SAN TELMO MUSEOAN 2019-12-20

 

Blanca Ortiga

Ikerketa eta sorkuntza garaikidean dihardu. Bere lanak Tetuango Arte Modernoa Museoan (Maroko), Huarte Zentroan (Nafarroa), Itzal Aktiboan (Frantzia), Jorge Alcolea galerian (Madril), I.A.M. Galleryn (Berlin), A.F.O (Linz) eta Fieber Festivalen (Berlin) aurkeztu ditu, besteak beste. Kultura-bitartekari gisa, praktika artistikoetan oinarritutako ikerketa-programak eta -espazioak sustatzen ditu, hala nola Fem Tek (2018ko Balioak Martxan Saria) (Bilboko hainbat gune), Transversales/Zeharkakoak, (Bizkaia Aretoa) eta Cotidianas: una panorámica sobre prácticas artísticas y Feminismos (Alhondiga Bilbao)

Sahatsa Jauregi

 (Itaparica, Bahía, 1984) Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, 2007an. Ordutik, bakarka erakutsi du Halfhouse (Bartzelona), Carreras Mugica (Bilbo) eta Montehermoson (Gasteiz). Besteak beste, Jazpanart, Igartza Jauregia (Beasain), Bi Dos Two, Azkuna Zentroa (Bilbo) eta ¿Qué carta de Tarot eres? (Palma Mallorcakoa), erakusketa kolektiboetan parte hartu du. Gipuzkoako Artista Berrien Programan lehen saria irabazi zuen 2013an, Bizkaiko arte gazteari Ertibil saria 2017an eta Gure Artea saria 2019an. Egun, Okela elkarteko partaide da.

Irati Urrestarazu

Arte Ederrak ikasita, ekin zion bere ibilbide artistikoari, inguru hurbileko kontestu identitario eta kulturalak hausnatzen dituelarik bere lanean. Okela Sormen Lantegiko sortzailea da, 2014.urtetik honera komisariotza lanarekin uztartu du bere praktika artistikoa. 2013tik zenbait erakusketa kolektiboetaz aparte, erakusketa indibiduala izan du Rekalde aretoko kabinete abstraktuan, barriek programa(2019 ). Bizkaiko aldundiaren ekoizpen beka jaso zuen (2017-2018) eta Eusko jaurlaritzako ekoizpenerako dirulaguntza jaso du (2019). Bilbao Arte fundazioko bekaduna izan da (2019). “Encuentros” Nafarroako gazte sarietan arte plastikoetan alorrean 1º saria irabazi du (2019).

 Jon Uriarte

(Hondarribia, 1980). Londresen bizi da, eta The Photographers' Gallery ospetsuan sartu berri da komisario digital gisa. Era berean, Getxophoto jaialdiak iragarri du Jon Uriarte izango dela bere komisarioa hurrengo bi edizioetan. Jon Uriartek argazkilaritza ikasi zuen Institut d 'Estudis Fotogràfics de Catalunyan eta New Yorkeko International Center of Photographyn, gainera Proiektu eta Teoria Artistikoen masterra egin zuen PhotoEspaña eta Madrilgo Unibertsitate Europarraren eskutik. Hainbat arte zentro eta galeriatan erakutsi ditu, bai erakusketa kolektiboetan, bai banakakoetan. Widephotoren sortzaileetako bat izan zen eta 3 urtez Foto Colectaniak bultzatutako dohaintza kontzeptualizatu eta koordinatu zuen.

Bernat Daviu

(1985) Bartzelonan bizi eta lan egin zuen, eta Arte Ederrak ikasi zituen Central Saint Martinsen, Londresen. Bere lana Caixa Forum (Bartzelona, 19) Cuchifritos Gallery -Artist Alliance Inc (New York, 2018), Arts Santa Mònica (Bartzelona, 2018), Loop Film Festival (Bartzelona, 2016), Fundació Joan Miró (Bartzelona, 2016), Galeria Balaguer (Bartzelona, 2015), Uma certa falta de coerencia (Porto, 2014) aretoan erakutsi du. Angela de la Cruz artistarentzako laguntzaile lanetan aritu da Enbastas Christies Londresko etxean. 2012tik 2017ra Passatge Studio proiektu espazioaren buru izan zen. Joana Rodarekin batera, Forever Blowing Bubbles, Guanyar-se les garrofes eta Bombon Projects proiektuak egin dituzte.

 Joana Roda

 (Bartzelona, 1987). Arte Ederrak ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean 3 urtez, eta gero utzi eta Artearen Historian sartu zen Unibertsitate Autonomoan, Parisko Sorbona IV.ean eta Madrilgo Complutensen. Madrilen egon zen bitartean, Cerralbo Museoko artxiboan lan egin zuen. Karrera amaitzean Montrealera joan zen bizitzera, Kanadara. 2016an, Joana Llauradorekin batera, gazte sorkuntzako Injuve bekarekin saritu zuten, 'Bienvenido comisariado' erakusketa-programarekin, Puntual de Sant Cugaten eta Madrilgo Trapezio espazioan aurkeztu zena. 2015etik 2018ra Sant Cugateko Maristany Arte Zentroko jardueren eta erakusketen programaren koordinatzailea izan zen, eta 2017ko otsailean Bernat Daviu Bombon projectsekin ireki zuen.